2008/12/17

Benito Lertxundi



Abeslari onenetarikoa abesti eder batekin. denontzat.

Emakumeari buruzko erakusketa



Aurrekoan komentatu nuen bezala antolatutako erakusketa bukatu dugu. Dakizuenez erakusketaren izenburua "Garapenerako berdintasuna: emakumeak aurrera egiten badu munduak ere bai". Itzioko ikasle guztiak pasa dira bertatik: 280 ikasle gutxigorabehera. Bi saio izan dira zuzenekoak, hau da, lehenengoan power-point bat eta DVDa. Bigarren saioan erakusketako 10 panel irakurri eta komentatu egin ditugu. Gero irakasle batzuk beste saio batzuk erabili dituzte gaiakin jarraitzeko: ariketa desberdinak, "las mujeres de verdad tienen curvas" filma ikusi.... Balorazio orokorra oso ona izan da. Ikasleak nahiko motibatuta egon dira. Komenigarria ikusten da holako ekintzak antolatzea ikastetxean.

mikel laboa




Azaroak 28an Itzioko ikasle-irakasleok San Andres eguna ospatu gendun. Txorizo ogitarteak, jokuak, taloak eta umore ona izan ziren nagusi

San Andres eguna Itzion




San Andres eguna ospatu gendun Itzioko ikasle-irakasleok azaroan 28an. Txorizo ogitarteak, jokuak, taloak eta umore ona izan ziren nagusi.

2008/12/03


MIKEL LABOA JOAN ZAIGU

Euskal kultura, musika negarrez dago. Haundienetariko bat joan zaigu, bere txoriak bezala. Beti izango dugu zure ahots errea gurekin. Eskerrik asko zure musikakin pasatu ditugun momentu onegatik. AGUR MIKEL