2009/03/08
2009/01/14
2008/12/17
Emakumeari buruzko erakusketa
Aurrekoan komentatu nuen bezala antolatutako erakusketa bukatu dugu. Dakizuenez erakusketaren izenburua "Garapenerako berdintasuna: emakumeak aurrera egiten badu munduak ere bai". Itzioko ikasle guztiak pasa dira bertatik: 280 ikasle gutxigorabehera. Bi saio izan dira zuzenekoak, hau da, lehenengoan power-point bat eta DVDa. Bigarren saioan erakusketako 10 panel irakurri eta komentatu egin ditugu. Gero irakasle batzuk beste saio batzuk erabili dituzte gaiakin jarraitzeko: ariketa desberdinak, "las mujeres de verdad tienen curvas" filma ikusi.... Balorazio orokorra oso ona izan da. Ikasleak nahiko motibatuta egon dira. Komenigarria ikusten da holako ekintzak antolatzea ikastetxean.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)