
Gabon. Hemen nago berriro beste froga bat egiten. Astea bukatzen ari da eta neka-neka eginda. Datorren astea nahiko potentea dator. Ebaluaketa saioak gainean dauzkagu eta bestaldetik emakumeari buruzko erakusketa bat antolatzen dut ikasle guztiak lantzeko alternatiba orduan. Lehenengo saioan power-point bat eta "Emakumea etxekoa da eta gizona kalekoa" DVDa ikusiko dute. Bigarren saio batean 10 horma-irudi desberdin aztertuko ditugu, emakumearen egoerari buruz. Intered-ek antolatutako erakusketa da eta ikastetxera ekarriko digute. Ea dena ondo ateratzen den eta ikasleak enroilatzen diren. Ondoloin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario