2008/11/20

Emakumeak aurrera egiten badu, munduak ere bai


Gabon. Hemen nago berriro beste froga bat egiten. Astea bukatzen ari da eta neka-neka eginda. Datorren astea nahiko potentea dator. Ebaluaketa saioak gainean dauzkagu eta bestaldetik emakumeari buruzko erakusketa bat antolatzen dut ikasle guztiak lantzeko alternatiba orduan. Lehenengo saioan power-point bat eta "Emakumea etxekoa da eta gizona kalekoa" DVDa ikusiko dute. Bigarren saio batean 10 horma-irudi desberdin aztertuko ditugu, emakumearen egoerari buruz. Intered-ek antolatutako erakusketa da eta ikastetxera ekarriko digute. Ea dena ondo ateratzen den eta ikasleak enroilatzen diren. Ondoloin.

2008/11/13


Gabon. Hemen nago berriro beste froga bat egiten. Oraindik nahiko berde nabil baina denborakin ikasiko det. ea asmatzen dudan nola eransten den argazki bat. ONDO PASA ASTEBUKAERA.Añadir imagen

2008/11/12

SAN MARTIN EGUNA

Atzo, azaroak 11, San Martin eguna ospatu zen Legazpin. Badakizue zer dion erdarako esaerak: "a todo cerdo le llega su San Martin". Horrela egongo ziren restaurante eta elkarte guztiak, beteta. Zer afaltzen dute gehienek? ba, odolkiak gutxienez. Horrelako ohitura zaharrak ezin dira ahaztu. Baina ni odolki gabe geratu nintzen, momentuan ez nintzelako gogoratu.
epa arratsaldeon: hemen gaude blogei buruzko ikastaroan. Koldo Etxeberriak ematen digu eta froga desberdinak egiten ari gara.